XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

EDURRETAKO EPERRA

Modara janzten da: udan ñabarrez, neguan zuriz.

Edurretako eperra Alpe eta Pirene mendietan 1.800 eta 3.000 metroen goran bizi oi da edurtza andien azpi aldetik eta mortua eta atxa asten dan garaietan.

Mendien ospela dau gogoko, gerizpea eguzkia baiño maiteago.

Oiñak narru lumatsuz jantzita daukaz eta oiñez ibiltea guztatzen yako.

Nekez kokatzen da zugaitz adar baten.

Ostropozaok gaintzeko bakarrik egiten dauz egadatxoak edo arrizkutik aldentzeko.

Egada bizkorra baiño ez luzea eta beti ere lurrari gara andirik kendu gabe.

Udaran luma ñabartuaz bere soiña arkaitz eta oroldi legorren antzeko egiten dau, eta neguan famili bizitza itziaz, bakartade zurian, zuriz janzten da edurraren modara.

Udabarrian ostera ere, koloreak naastuz, bikoteak alkar topo egiten daue, eta gizakiek edo imitatu gura baileuez, dantza zoragarriak egiten dauez lurrez eta aidez.

Edurretako eper emeak naiko dau bedartzan bertan sakostuna bat abitarako.

Bertan errontzen dauz zazpi edo zortzi arrauts orizta nabardurekin.

Eper aita inguruan dabilkolarik, 20 edo 22 egunean berotzen dauz.

Txitatxoak arrautsatik urten eta ordu batzugarrenean amaren atzetik doaz belar gozoak eta maazki pikorrak mokokatzen.

Asaldua entzuten daueneko, amaren magalpera doaz, edo alde banatu, amak eiztariaren aurrean zaurituaren antzak egiten dauz, begirada beregana erakarteko eta txitoak izkutatzearren.

Agorrillean beste abikada bat txikerragoa ekarten daue.

Taldean ibilten dira andi eta txiki.

Udazkenerako ia bardindu aurkitzen dira.

Eurak ezagutzearren mendira bazoaz, laster barruntauko dozuz.

Lur azaletik buruak artega jasoten dauez ea nor datorren ikusteko, gero ez ikusia egiten daue, lur azalaren antza janztean.